Motor akuatikoak

Gidatutako eskurtsio baten bidez euskal nahiz Ipar Euskal Herriko kosta zoragarriaz gozatuko duzu, ikuspuntu ezberdin batetik. Delfinak nahiz espezie ezberdinak ikus ditzazkezu. Beti ere, tituludun monitore baten laguntzaz.

Gutxieneko adina: 16 urte, gidatu ahal izateko gurasoen oniritziarekin. Bidaiari bezala joateko ez dago gutxienezko adinik. Titulazioa ez da beharrezkoa.

  • Jaizkibelera eskurtsioa: Eskurtsio hau Txingudi Badian hasten da, Hondarribia eta Hendaiako herriak ikusi ahal izanez. Amuitz Irlara joan aurretik “Fraileen hondartza”kalari egingo diogu bixita. Jaizkibel mendiko magaletatik jarraituko dugu, bere itsaslabarrak ikusi ahal izanez ikuspuntu zoragarri batez eta Biosnar kalara iritsiko gara (ordu beteko iraupena gutxi gora-behera).
  • Donostiara eskurtsioa: Eskurtsio hau Txingudi Badian hasten da, Amuitz Irla pasa ondoren Jaizkibel mendiko magaletatik jarraituko dugu, Pasajesera heldu arte. Bertan sartuko gara ur gainean dauden etxe bereziak ikusiz. Donostia hiriraino jarraituko dugu, Zurriola hondartzatik pasaz eta Kontxako Badiaraino iritsiaz. Bertan egondakoan, bertako portua eta hondartzak ikus ditzazkegu eta Santa Klara irla inguratu Hondarribira buelta hasi baino lehenago (2 orduko iraupena gutxi gora-behera).
  • San Juan de Luz-era eskurtsioa: Eskurtsio hau Txingudi badian du hasiera, Frantzia aldera zuzenduko gara, Hendaiako hondartzatik pasatzen, “Biki”-etara iristeraino. ¨Chateau D`Abbadie¨ gaztelua ikusi ahal izango dugu. Jarraian, ¨Cornise¨ labarra begistatuko dugu, ¨San Juan de Luz¨ -era iritsi arte. Bertan, ¨Cibure¨  badian sartu ahal izango gara eta haren portu ikaragarriaz gozatu ahal izango dugu. (ordu beteko iraupena gutxi gora-behera).
  • Biarritzera eskurtsioa: Eskurtsio hau Txingudi Badian hasten da, Biarritzera bidean “Bikiak” inguratuaz “Cornise”tik jarraituko dugu San Juan de Luz-eko espigoiraino iritsi arte. Bertatik pasa ondoren, “Cote Basque“ko hondartzak bixitatuko ditugu(La Fitenia, Guethary, Bidart edo Ilbarritz), Biarritzera heldu arte.(2 orduko iraupena gutxi gora-behera).
  • Gidari bezala: Adin minimoa: 16 urte gurasoen baimenarekin
  • Bidaiari bezala: ez dago adin minimorik
  • Baldintzak: Ez dago titulazio beharrik